Prestakuntza espezializatua Unity 3D
Enplegua
|
|
PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUA Unity 3D bideo-jokoen programazioa
|
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA HONAKO HAUEI ZUZENDUA:
- Lanbiden izena emanda eta Barakaldoko biztanleen erroldan dauden 12 langaberi.
- Goi ikasketa teknikoak ez ezik (LH), Arte Ederretako, Diseinuko, Marketineko eta Publizitateko espezialitatetan erdi eta goi mailako graduak ere dauzkatenak.
- Erdi edo goi mailako ezagutzak ez ezik 2D eta 3D aplikazio grafikoetan, hala nola, Photoshop, Indesign, 3D Estudio eta abarrean, eta oinarrizko edo erdi mailako ezagutzak ere dauzkatenak, HTML, CSS eta Javascript aplikazioetan.
- Titulazio akademikorik ezean, jarduketa-eremu horretan ezagupenak edo eskarmentua edukitzea egiaztatu beharra dago.
- Gomendagarria da ingelesez irakurri eta ulertzeko erdiko maila edukitzea.
- Adierazitako helburuak betetzeko inplikazio eta konpromiso maila handia eskatzen da
IRAUPENA ETA EDUKIAK: 200 ordu
- Bideo-jokoen garapenaren hastapena: 20 ordu
- Bideo-jokoetarako diseinu grafikoa: 20 ordu
- Blenderra: 40 ordu
- WEB inguruneko bideo-jokoak: 30 ordu
- Ekoizpena Unity 3D-kin: 70 ordu
- Ekintza osagarriak: 20 ordu
DATAK
- Aurre-inskripzioak: 2015eko urtarrilaren 20ra bitarte
- Ikastaroaren datak: otsailaren 2tik martxoaren 31ra. 9:00etatik 14:00etara
LEKUA
CONSULTEC lokaletan, Autonomia 64.bis 1, solairua BILBO
Ikastaroari dagozkion joan-etorriak ordaindu egingo dira, garraio publikoaren (autobusa edo metroa) tarifak kontuan edukiz.
ARGIBIDEAK eta AURRE-INSKRIPZIOAK:
Aurre-inskripzioa egiteko:
Datu pertsonal hauekin: izen-abizenak, NAN, bizilekua eta lan-egoera curriculum vitaerekin batera, posta elektroniko bidez, bidali hurrengo helbide honetara:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Telefonoa: 944 789 355
Prestakuntza hauek Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegua sustatzeko 2014ko tokiko ekintzetan barruan daude
Gainera zure curriculum vitae eguneratuta bidali.
